17 diciembre 2011

62 umek Gabonak igaroko
dituzte Euskadin
“asociación CHERNOBIL elkartea”-ren
bitartez


62 umek Gabonak igaroko dituzte Euskadin “asociación CHERNOBIL elkartea”-ren bitartez
Lehenengo aldiz antolatutako bidai honek amaiera emango die hondamendi nuklearreko 25. urtemuga ekitaldiei
Datorren astelehenean Euskadira iritsiko dira Gabonak beraien harrera-familiekin igaroko dituzten 62 haurrak. Lehenengo aldiz antolatu du “asociación CHERNOBIL elkartea”-k bidai hau eta nahi izan duten familiek parte hartu dute. Haurrak, datorren astelehenean, abenduak 19, iritsiko dira Loiuko aireportura. Hegazkinak 17:05-tan hartuko du lurra.
Aurtengoa oso urte garrantzitsua izan da “asociación CHERNOBIL elkartea” osatzen dugun pertsona guztiontzat (bazkideak, boluntarioak eta harrera-familiak) hondamendi nuklearrak 25 urte bete dituelako. Azken hilabetetan oroimen ekimen ugari bultzatu ditugu, besteak beste, Aste Santuak hainbat familiek Ukrainiara egin genuen bidaia (urtemuga epearekin bat eginik). Bertan lore-eskaintza egin genien besteena salbatzeagatik bere bizia eman zuten pertsonen omenezko monumentuan.
Guretzat oso garrantzitsua izan da ere, joan den astean Vitaly Scherba Txit Gorena Jaunak, Ukrainiako enbaxadorea Espainian, eta Ukrainiako Ohorezko Kontsula Bilbon, Tomás González Jaunak, eman ziguten diploma. Horren bitartez aintzat hartzen dute “asociación CHERNOBIL elkartea”-k azken 16 urtetan egindako lana eremu kutsatuan bizi diren umeak bertatik urtean bi hilabetez atera daitezen.
Osasunari erreparatzen badiogu, uda gogorra izan da joandakoa. Hainbat umek ahultasun sintomak erakutsi dituzte eta bat bereziki oso larri dago haurtzaroan oso arraroa den gaixotasuna garatu duelako. Ez da ohikoa, baina honek esaten digu umeak udan ekartzen jarraitu behar dugula, bere inmunologia-sistema indartu dezaten etorkizunean gaixotasunak ez garatzeko. Urte hauetan 3.000 harrera bideratu ditugu eta, ondorioz, hainbat gaztek modu baikorrean begiratzen diote etorkizunari.
KANPAINA 2012: “OSASUNTSU HAZTEKO GURE LAGUNTZA BEHAR DUTE”
    “Asociación CHERNOBIL elkartea”-k abian jarri du jada datorren udarako harrera-familiak lortzeko kanpaina. Joan den abuztuan elkarteko boluntarioek eremu kutsatutik atera behar duten Irpen eta Ivankiev-eko ehun ume inguru bisitatu zituzten beraien etxeetan. Eta horretarako eskatzen dugu euskal familien laguntza.
Edozein informazio, elkarrizketa edo azalpenik behar izanez gero, zuen esanetara gaituzue 670.419.078 telefonoan. Informazio hau zabaltzea eskertuko genizueke.
Mila esker
Niños de Chernobil, teléfono de acogida: 670 419 078

No hay comentarios:

Los comentarios tardarán un tiempo en aparecer.
Gracias por participar.