04 octubre 2009

Bilboko Udala eta Chernobil Elkartea


Miguel Pérez y la Presidenta(en funciones) Marian Izagirre, firmando el Convenio.
(Al fondo, en la foto una niña del Programa.. (Fuente:Asociación)
BILBOK 7.500 EURO JARRIKO DITU EKIALDEKO EUROPAKO ADINGABEKOAK UDAN HARTZEKO PROGRAMA FINANTZATZEKO
* Bilboko 100 familia baino gehiagok udan atzerritar haurrak hartu dituzte etxean.
*Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak hitzarmena sinatu du (7.500 euro) errusiar, bielorrusiar eta ukraniar adingabekoak udan hartzeko egonaldiak antolatzen dituzten erakundeekin. Kopuru horrekin batera, Udalak 26.000 euro jartzen ditu urtero “Oporrak Bakean” programarako.
*Azken urteetako esperientzien arabera, adingabekoek aukera izaten dute jarduera ludikoez eta familia-ingurune egokiaz gozatzeko; familiak, berriz, beste eremu geografiko batzuetako hutsuneak ikusten hasten dira.
Bilbo, 2009ko urriak 2. Bilboko Udalak beste urrats bat eman du atzerritar adingabekoak udan hartzeko programak babesterakoan; izan ere, laguntza ekonomikoko hitzarmena sinatu du irabazi asmorik gabeko bost erakunderekin, hots, familiak hautatzeaz eta beharrezko izapideak egiteaz arduratzen direnekin. Modu horretan, Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak 7.500 euro jarriko ditu ekimen hori errusiar, bielorrusiar eta ukraniar haurrekin abian jartzea finantzatzeko.
Orain arte garraio-gastuak ez ezik, erantzukizun zibilaren aseguruak eta adingabekoak hirian zeuden bitarteko monitoreen soldatak ere familiek ordaindu izan arren, orain Tokiko Gobernu Batzordeak akordio hau onartu du, Bilbon urte askotan arrakasta izaten ari diren harrera-programa horien zati bat finantzatze aldera.
Errusiar, bielorrusiar eta ukraniar adingabekoen kasuan, programa-mota horiek programak kudeatzeaz arduratzen diren eta hitzarmena sinatu duten bost elkarteen bidez soilik burutu daitezke; hau da, Acobi, Bikarte, Chernobil Elkartea, Kainabera eta Ukrania-Gaztea. Modu horretan, 7.500 euroko finantza-laguntza zuzen banatuko da, erakunde bakoitzarekin programan izena emandako familia-kopuruaren arabera:
*Acobi: 803, 52 euro (9 familia, bielorrusiar adingabekoak)
*Bikarte: 1.517, 76 euro (17 familia, errusiar adingabekoak)
*Chernobil Elkartea: 3.660, 48 euro (41 familia, ukraniar adingabekoak)
*Kainabera: 714, 24 euro (8 familia, errusiar adingabekoak)
*Ukrania- Gaztea: 803, 52 euro (9 familia, ukraniar adingabekoak)
Akordio hori gehituko zaio Bilboko Udalak saharar adingabekoak hartzeko ‘Oporrak Bakean’ programarekin dagoeneko duen konpromiso handiari. Adingabeko horiek Tindouf-en (Argelia) errefuxiatutakoen kanpamendutik etortzen dira, eta, horretarako, urtero 26.000 euro jartzen ditu Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak. Kasu horretan, Fronte Polisarioarekin batera, Bilboko Udala bera arduratzen da egonaldiaren inguruko izapide, kudeaketa eta gastu guztiak egiteaz (bidaiako gastuak, laguntza pedagogikoa eta antolatutako jarduerak).
Azken urteetako esperientziek erakutsi dute haur horiek aukera dutela elikadura egokia izateko, adinaren araberako jarduera ludikoak egiteko eta familia-giro egokiaz gozatzeko. Haurrak hartzen dituzten familiak, berriz, beste eremu geografiko batzuetako hutsune-egoerak eta oinarrizko premia sozialak ikusten hasten dira.
Esperientzia-truke positiboa
Bilboko ehun familia baino gehiago (105) pasa den udan solidario agertu ziren haien etxean saharar, errusiar, bielorrusiar eta ukraniar haurrak hartzeko.
Modu horretan, pertsona horiek guztiek harrera-programen helburu nagusiak bete zituzten:
*Adingabekoei ondo hartuko dituzten beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematea, ohiko giroko zailtasunetatik urrunduta.
*Gaixorik dauden haurrentzat gaixotasuna arintzeko elementu gisa balio izatea; aurten, esate baterako, entzumen-urritasuna zuten lau saharar umek parte hartu dute ‘Oporrak Bakean’ programan, udako hilabeteak hirian igarotzeko. Horrela, mediku-azterketa sakonagoak egiteaz gain, hobeto elikatzeko aukera izaten dute.
*Adingabekoek ahalik eta opor aberasgarrienak izateko aukera ematea

Fuente: InfoBilbao.Nota de prensa.
Más en Bilbao.net


BILBAO DESTINA 7.500 EUROS PARA FINANCIAR LOS PROGRAMAS DE ACOGIDA A MENORES DE EUROPA DEL ESTE EN VERANO
*Más de 100 familias bilbaínas cobijaron durante este verano a niños y niñas extranjeros.
*El Área de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía firma un convenio con las entidades organizadoras de la acogida estival a menores rusos, bielorrusos y ucranianos por 7.500 euros. Este se suma se añade a los 26.000 euros anuales que destina el Consistorio al programa ‘Vacaciones en Paz’.
*Las experiencias de los últimos años demuestran que los menores tienen la oportunidad de disfrutar de unas actividades lúdicas y de un entorno familiar apropiado, mientras que las familias aprenden a sensibilizarse sobre las carencias en otros ámbitos geográficos.
Bilbao, a 2 de octubre de 2009. El Ayuntamiento de Bilbao da un paso más en su respaldo a los programas de acogida a menores extranjeros en el periodo estival, firmando un convenio de apoyo económico con cinco organizaciones sin ánimo de lucro -encargadas de la elección de las familias de acogida y de la realización de los trámite necesarios- por el cual el Área de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía destinará 7.500 euros para ayudar a financiar la puesta en marcha de esta iniciativa con niños y niñas, rusos, bielorrusos y ucranianos.
Si hasta ahora las familias corrían con los gastos de transporte, con los seguros de responsabilidad civil y con los sueldos de los monitores durante la estancia de estos menores en la Villa, ahora la Junta de Gobierno Local ha aprobado este acuerdo para financiar en parte estos programas de acogida, que desde hace varios años se llevan a cabo con éxito en Bilbao.
En el caso de los menores rusos, bielorrusos y ucranianos la única vía para llevar a cabo este tipo de programas es realizarlos a través de la participación de las cinco asociaciones firmantes del convenio- Acobi, Bikarte, Chernobil Elkartea, Kainabera y Ukrania-Gaztea-, encargadas de gestionar estos programas.
De esta forma, la ayuda financiera de 7.500 euros se repartirá de forma equitativa en función del número de familias que se apuntan al programa con cada una de las organizaciones de la siguiente manera:
*Acobi: 803, 52 euros (9 familias, menores bielorrusos)
*Bikarte: 1.517, 76 euros (17 familias, menores rusos)
*Chernobil Elkartea: 3.660, 48 euros (41 familias, menores ucranianos)
*Kainabera: 714, 24 euros (8 familias, menores rusos)
*Ukrania- Gaztea: 803, 52 euros (9 familias, menores ucranianos)
Así, este acuerdo se suma, por ejemplo, al fuerte compromiso que ya tiene el Ayuntamiento de Bilbao con el programa ‘Vacaciones en Paz’ de acogida a menores saharauis, provenientes de los Campamentos de población refugiada en Tindouf (Argelia), al que el Área de Igualdad Cooperación y Ciudadanía destina unos 26.000 euros anuales. En este caso, es el propio Ayuntamiento de Bilbao, en colaboración con el Frente Polisario, quien se encarga de todos los trámites, gestiones y gastos que supone la estancia (gastos de viaje, asistencia pedagógica y actividades organizadas).
Las experiencias de los últimos años demuestran que estos niños y niñas tienen la oportunidad de disfrutar aquí de una alimentación adecuada, de unas actividades lúdicas acordes a su edad y de un entorno familiar apropiado, mientras que las familias de acogida conocen y se sensibilizan sobre las situaciones de carencia y las necesidades sociales básicas en otros entornos geográficos.
Un intercambio de experiencias positivo
Más de cien familias bilbaínas (105) mostraron su solidaridad el pasado verano para acoger en sus casas a niños y niñas saharauis, rusos, bielorrusos y ucranianos.
Todas estas personas cumplieron así con los principales objetivos de los programas de acogida:
*Brindar la oportunidad a los menores de conocer otras culturas donde son bien recibidos, alejados de las dificultades de su ambiente habitual.

Fuente: InfoBilbao.Nota de prensa
Más en Bilbao.net

Niños de Chernobil, teléfono de acogida: 670 419 078

1 comentario:

asociacion CHERNOBIL elkartea dijo...

Nuestro mas sincero agradecimiento a Bilboko Udala, y al Area de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía, por las ayudas que nos prestan para continuar con nuestra labor.
Eskerrik asko!

Los comentarios tardarán un tiempo en aparecer.
Gracias por participar.